Bienvenu sur Createlli Lab

Genero ikuspegia barneratzea Bilbo Zaharraren BEBEBn


 Surbisak San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zahar auzoen hirigintza plana (BEBEB) eraldatzeko helburua du. Plan honek eraikuntzen eta espazio publikoaren hainbat aspektu arautzen ditu. Horretarako, genero-ikuspegia eta ikuspegi inklusiboa barneratzea beharrezkoa ikusten dugu, etorkizunerako planak hiru auzoetako herritar guztien beharrei erantzun ahal diezaien.